DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

12 proposamen lehiatuko dira Ermuko Kazolatxoen XIII. Lehiaketan

Hilaren 17tik 23ra ospatuko da

Aurreko urteko proposamen irabazlea.

ERMUA | Lobiano Elkarte Gastronomikoak bertako kazolatxoen hamahirugarren lehiaketa antolatu du. Edizio honetan, herriko 12 establezimenduk parte hartuko dute eta jarduera datorren astelehenean, martxoaren 17an, hasiko da, eta aste osoan dastatu ahal izango dira espezialitateak, igandera arte, hilak 23.

Kazolatxoak establezimendu bakoitzaren ohiko ordutegian dastatu ahal izango dira 2,30 euroko prezioarekin, parte hartzen duten ostalaritzako establezimendu guztietan.

Parte hartuko duten establezimenduak eta aurkeztuko dituzten proposamenak honako hauek dira:

Aurkeztutako proposamenak.

Lobiano Elkartea hogeita bosgarren urteurrena ospatzen ari da, eta urte hauetan guztietan ondo jan eta edatearen kulturari buruzko jarduera eta esperientzia dibertigarriak, dibulgatzaileak eta aberasgarriak sustatu ditu.

Sariak

Ermuko Udala, Laboral Kutxa, Marqués de Vitoria upategia, Euskitze Likor & Ardoak eta Martinez Zabala Familia elkarlanean arituko dira lehiaketa honetan, eta bi sari banatuko dira: kazuelita onenari eta kazuelita tradizional onenari, KM0 irizpideei lotua. Bi saridunek 100 euro dirutan eta diploma bana jasoko dute. Epaimahai profesionala establezimendu guztietatik pasatuko da ostegunean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top