DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Uretako puzgarriak Landako II igerilekuetan larunbatean

 16:30etik 19:30era egongo dira eskuragarri, 30 minutuko txandetan

Puzgarriak 16:30etik 19:30era egongo dira eskuragarri

DURANGO | Datorren larunbatean, urtarrilaren 11n, 5 eta 12 urte bitarteko haurrek uretako puzgarriekin gozatu ahal izango dute Landako IIko instalazioetan.

Puzgarriak 16:30etik 19:30era egongo dira eskuragarri, 30 minutuko txandetan, parte-hartzaile
guztientzat sarbide ordenatua eta segurua bermatzeko.

Aurrekoetan egin den bezala, parte hartzeko, nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea, Durango Kirolak-en web orriaren bidez edo Landako II-ko harrerako makinetan. Erreserba aurreratuak egiteko aukera igerilekuko abonu motaren araberakoa da. Hau da:

  • Urteko abonua: zazpi egun lehenagotik erreserbatzeko aukera ematen du (aurreko
    larunbatetik).
  • Hiru hilean behingo abonua: hiru egun lehenagotik erreserba egiteko aukera ematen
    du (asteazkenetik aurrera).
  • Hileko abonua: jardueraren egun berean erreserba egiteko aukera ematen du Landako
    IIko harreran.
  • Abonurik izan ezean, egunero igerilekurako sarrera bat erosi behar da eta erreserba harreran egin jardueraren egun berean.

Jarduera osoan, nahitaezkoa izango da pertsona heldu laguntzaile bat egotea. Gainera, txanda bakoitzaren aurretik, begirale taldeak puzgarriak erabiltzeko arauen azalpen labur bat emango du, esperientzia seguru eta dibertigarria bermatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top