DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Neguko osteguna: haize zakarra, euria, ekaitzak, txingorra eta elurra 1.000 metrora

Hainbat abisu aktibatuko dira, eurite iraunkorrengatik, haizeteengatik eta bost metroko olatuengatik

Neguko eguraldia ostegun honetan Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | ‘Ivo’ depresioak bete-betean joko du ostegun honetan Durangaldean. Oso neguko eguna izango da, El jueves tiempo invernal y desapacible, con lluvia y fuerte viento del norte. Euria ugaria izango da eta egunaren zati handi batean gurekin egongo da; gainera, zenbait unetan zaparradak trumoitsuak izan daitezke eta txingorra ere bota dezake. Haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta gogor joko du, batez ere kostaldetik gertu. Elur-kota 1000 m inguruan kokatuko da, eta tenperaturak behera egingo du; maximoak 7-13 gradu artekoak izango dira lurraldearen zati handi batean.

Gaurko, Euskalmetek hainbat abisu aktibatuko ditu, horiak haizete bortitzengatik eta eurite iraunkorrengatik; izan ere, 60 litro inguru pilatu daitezke metro koadroko eta laranja itsasoko arriskuagatik arratsaldeko hirurak arte, bost metrotara irits daitezkeen olatuekin.

Egoerak hobera egingo du ostiralerako, baina euriak eta giro freskoak jarraituko dute.

Abisu horiak haize bortitzengatik eta euri iraunkorrengatik
Abisu laranja itsas arriskuagatik, bost metroko olatuekin

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top