Olio dastaketa ikastaroaren arrakastaren ondoren, Udalak ezti dastaketa saio bat antolatu du oraingoan
ELORRIO | Udalak martxoaren 21ean 17:00etatik 20:00etara Iturri Kultur Etxean teoria eta praktika uztartuko dituen hiru orduko ikastaroa antolatu du, Iñaki Gonzalo Laraudogoitia biologo eta erlezainaren eskutik. Lehenengo zatian, erlauntzak, erleek ekoizten dituzten askotariko produktuak, espezie horri buruzko bitxikeriak eta ezti motak azalduko ditu. Gainera, ezti ona eta txarra bereizteko gomendioak emango ditu, eta eztia eta propolioa nola kontserbatu azalduko du. Alde praktikoan, lauzpabost ezti dastatuko dira.
Tailerra 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta/edo euskaraz edo gaztelaniaz emango da, parte-hartzaileen arabera. Plazak mugatuak dira eta izena eman duten pertsonen kopurua hogei baino gehiago bada, zozketa bidez erabakiko da, elorriarrek lehentasuna izango dutelarik.
Matrikulak 15 euro balio du eta epea martxoaren 10era arte egongo da zabalik. Eskaera orria Iturri Kultur Etxean edo e-mailez (iturri@elorrio.eus) aurkez daiteke.