GKSK antolatuta izango da eta hilak 25ean izango den manifestaziora joateko deialdia ere zabaldu dute
DURANGALDEA | GKSk manifestazioak deitu ditu Bilbon eta Iruñean datorren urtarrilaren 25erako. Gerraren eta faxismoaren aurka antolatzeko deia zabaldu nahi izan dute gazte langileen artean.
Eskualdean ere burubelarri ibili dabiltzate deialdia zabaltzen. Aurkezpenak egin dituzte Durangon, Elorrion, Zornotzan eta Otxandion, eta dozenaka gazte aritu dira lanean. “Hemendik datorren zapatura ere hainbat ekimen egingo ditugu eskualdean. Batetik, ikastetxeetan aurkeztuko dugu manifestazioa: besteak beste, gaur Durangoko eta Elorrioko institutuetan eta Ibaizabal ikastolan bihar. Hurrengo astekoak zarratu gabe daude. Zapatuan, urtarrilaren 18an, hitzaldia egingo dugu Durangon, arratsaldeko 19etan, O’Connors tabernan: “Gerraren eta faxismoaren aurrean antolatzeko beharra”. Bizi dugun egoeraz eta horren aurrean egin behar dela pentsatzen dugunaz arituko gara”, azaldu dute.
25ean hiru autobus irtengo dira eskualdetik, arratsaldeko lauretan: Durango-Bilbo, Elorrio-Atxondo-Abadiño-Bilbo, Otxandio-Zornotza-Bilbo eta bueltarako ere busak egongo dira. “Kotxe kedadak ere egongo dira inork behar balu”, gaineratu dute GKStik.