Eixu Artisau Elkarteak antolatuta, 11:00etatik 21:00etara, 15 sortzaile batuko dira Andra Mariko elizpean
DURANGO | Eixu Artisau Elkarteak Gabonetako Artisau Azoka antolatu du. Hitzordu berezia bihar eta astelehenean izango da Durangoko Andra Mariko elizpean. Bertan, 15 artisau sortzaile izango dira, horien artean bitxigintza, ilustrazioa, larrua, bisuteria, mikromakramezko lanak, erropak, ehungintza osagarriak eta egurrezko osagarriak. “Zorroztasunez aukeratutako sortzaileak dira bisitariari kalitatezko produktuak eskeiniz eta azken momentuko oparientzako azoka aproposa izanik”, aurreratu du Aurkene Pagalday Eixu Artisau Elkarteko kideak.
Azokaren ordutegiari dagokionez, hilaren 22an eta 23an 11:00etatik 21:00etara izango da. Topagune berezi honetan artisautza sektorearen egungo joerak ikusteko aukera paregabea izango da. Izan ere, sektorea aldatzen ari da, kontsumitzaileen gustuen, merkatu globalen eta teknologia berrien eraginpean. Zentzu horretan, Aurkene Pagalday hurrengoak aipatzen ditu:
1-Produktu jasangarriak eta ekologikoak. Material naturalak eta birziklatuak erabiltzea ekoizpen prozesuetan ingurumen-inpaktua minimizatuz. Kontsumitzaileen artean gero eta gehiago baloratzen da jasangarritasuna.
2-Produktu pertsonalizatuen eskaera gero eta handiagoa da, bezero bakoitzaren gustura egindako produktuak eskeiniz.
3- Artisautza digitalizatua, online saltokiak eta plataformak artisauen eskura daude. Marketing digitalaren erabilera asko indartu da, hala nola asare sozialak, horrela publiko zabalago batera iristeko.
Gauzak horrela, elkartearen helburuak epe labur eta ertainera desberdinak izan daitezke, merkatuko joerei eta komunitatearen beharrei egokituz eta hurrengoak dira:
- Artisauen lana ezagutaraztea: produktuak publiko zabalari aurkeztea eta tokiko talentua sustatzea, markaren eta artisauaren ikusgarritasuna handituz.
- Salmentak sustatzea: Artisauen produktuen salmenta zuzena bultzatzea, bezero potentzialak erakarriz eta fidelizazioa indartuz.
- Komunitatearen dinamizazioa: Tokiko bizilagunak eta bisitariak erakartzeko ekitaldi eragargarriak antolatzea, kultura indartuz eta jendearen parte-hartzea handituz.
- Esperientzia berritzaileak eskaintzea: tailerrak, erakustaldiak edo jarduera interaktiboak eskaintzea bisitariei esperientzia berezi bat biziarazteko.
Bestalde, “epe ertainera ditugun helburuak hurrengoak dira: azokak erreferente bihurtzea tokiko eta eskualdeko artisautza ekitaldietan eta turismo kulturala bultzatzea. Azokak turismo gune erakargarriak dira tokiko kulturarekin lotuta daudelako. Sektorearen jasangarritasuna bermatzea ere da helburuetako bat, arisauentzat diru-sarrera egongorrak sortuz sektorearen hazkundea bermatuz”, adierazi du Pagaldayk.
Elorrion ere
Abenduaren 24an Elorrioko Gabonetako azoka antolatu du elkarteak eta Herriko plazan izango dira 10:30etatik 15:00etara.