DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Harrobi diploma eskuratu du Ikas-Txiki kirol elkarteak

Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoa aitortzeko ematen duen aitortza ofiziala da

Diploma atzo arratsaldean jaso zuen elkarteak

AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako Ikas-Txiki kirol elkarteak Eusko Jaurlaritzak ematen duen Harrobi diploma eskuratu du, euskararen erabileran zein kudeaketan duen konpromisoaren aitortza gisa. Diploma atzo arratsaldean jaso zuen, Donostiako Kursaal aretoan izan zen ekitaldian.

Ikas-Txiki Amorebieta-Etxanoko kirol elkartea da, eta futbolaren bidez herriko gazte eta haurren artean balio hezitzaileak sustatzen ditu. Eta hain zuzen, balio horien artean euskararen alde urteetan egindako ahaleginaren eta konpromisoaren aitortza modura jaso zuen atzo, Harrobi diploma.

Aurtengo edizioan, zazpi erakundek eskuratu dute aitortza hori, eta Ikas-Txiki izan da Amorebieta-Etxanoko ordezkari bakarra. Diploma honek elkartearen euskararen aldeko lana azpimarratzen du, eta herrian euskararen sustapenean eredu bilakatu da.

Zer da Harrobi diploma?

Harrobi diploma Eusko Jaurlaritzak sortutako aitortza da, euskararen normalizazioan lan egiten duten erakundeei zuzendua. Aitortza honek euskararen erabilera praktikoa eta kudeaketa eredua azpimarratzen ditu, eta kanpoko ebaluazio baten bidez erakundeen ahalegina aitortzen da. Diploma hau lortzeko, erakundeek hainbat hizkuntza-irizpide betetzen dituztela frogatu behar dute, eta gainera, garapen horretan laguntzeko aholkularitza jasotzeko aukera izaten dute.

Harrobi diploma euskararen sustapenean laguntzeko tresna baliagarria da, erakundeen irudia sendotutzeko , normalizazioaren aldeko urratsak bultzatzeko eta euskararen aldeko konpromisoa nabarmentzeko.

 Harrobi diploma eskuratzeko, erakundeek bide elektronikoa erabili behar dute. Informazio guztia eskuragarri dago, hemen.

Zalantzarik izanez gero, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Euskara Zerbitzuak laguntza eta aholkularitza eskaintzen die interesdunei. Posta elektronikoz harremanetan jar daitezke euskara@amorebieta.eus helbidean edo telefonoz 94 630 00 02 zenbakira deituz.

Udalak dei egiten die herriko elkarte, komertzio eta enpresei Harrobi diploma eskura dezaten, euskararen sustapenean eta normalizazioan aurrera egiteko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top