Hileta-elizkizuna bihar, asteartea, izango da, 19:00etan, Durangoko Santa Ana parrokian
DURANGO | Atzo igande gauean, azaroak 17, hil zen Maria Eugenia Uncilla Carreto 87 urte zituela. Hileta elizkizuna bihar, asteartea, arratsaldeko 19:00etan izango da Durangoko Santa Ana parrokian. Maria Eugenuak JAEDeko lehendakari kargua izan zuen 1999ko otsailetik 2022ko apirilera arte; gainera, fundatzaileetako bat izan zen, eta gaur egun elkarteko ohorezko presidentea zen.