Larunbat eta iganderako 17 gradu inguruko maximoak espero dira
EGURALDIA | Udaberriko egunak zenbatuta daude. Asteburu honetatik aurrera hodeiak ugarituz joango dira eta tenperaturak behera egingo du. Gainera, larunbatean eta igandean euria espero da.
Ostirala, hodei gehiago
Ostiralean hodei gehiago agertuko dira, baina ordu askotan giro argia izango dugu. Goizean erdi mailako hodei eta goi-hodei gehiago agertuko dira, eta arratsaldean baliteke ostarte zabalak irekitzea, baina egunaren amaierarako lainotuta geratuko da eta baliteke euri pixka bat egitea, batez ere kantauri isurialdean. Hego haizeak jotzen jarraituko du eta tenperatura maximoak antzekoak izango dira, beheranzko joerarekin.
Astebururako eguraldi nahasiagoa
Larunbata, freskoagoa eta hodeitsuagoa
Larunbatean giroa freskoagoa izango da eta hodei gehiago ikusiko ditugu. Goizean hodeiak ugariak izango dira eta tarteka euria egingo du, batez ere kantauri isurialdean. Arratsaldean zehar atertzen joango da eta ostarteak irekiko dira. Tenperaturak jaitsi egingo dira, garaiko berezko balioetara itzuliko dira, eta maximoak 16-19 ºC-ren bueltan geratuko dira. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizeak joko du, goizean indar handiagoz.