Ostiralera arte N-636 errepidea erabiltzea gomendatzen da
ABADIÑO | Goizetik, azaroaren 6tik 8ra, biak barne, Alfredo Baeschling etorbideko eraikin bat eraitsiko da, eraikinean egindako azken azterketetan egiturazko akats garrantzitsuak ikusi baitira. Hori dela eta, BI-3336 errepideak, Durango-Elorrio errepideak, ordezko pasabide bat izango du ibilgailuentzako noranzko bakarrean. Abadiñoko Udalak N-636 errepidea erabiltzea gomendatzen du.