DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Azaroa eguraldi eguzkitsuarekin eta tenperatura gozoekin dator Durangaldera

Asteburuan, maximoak 23 graduren bueltan mantenduko dira

Eguraldi eguzkitsua 23 graduko maximoekin Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Eguraldi eguzkitsua 23 graduko maximoekin Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Eguraldi ona datozen egunetarako. Eguzkia izango da protagonista asteburu honetan, 23 gradu inguruko tenperatura leunekin batera. Bihar freskoak espero badira, minimoak 10/11 gradu ingurukoak izango dira.

Ostirala

Eguraldiak antzera jarraituko du ostiralean. Eguna eguzkitsua izango da kostaldean; barnealdean, berriz, hodeiak eta lainoak izango ditugu, batez ere Ebro ibarrean. Arratsaldetik aurrera, gainera, zaparrada batzuk bota ditzake. Eguneko tenperaturak ez dira gehiegi aldatuko. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin Ebro ibarrean; arratsaldean, ekialdetik joko du kostaldean.

Datozen egunetarako aurreikusitako denbora eskualdean
Datozen egunetarako aurreikusitako denbora eskualdean

Larunbata

Larunbatean ez dugu aldaketarik izango. Eguna eguzkitsua izango da, batez ere Kantauri isurialdean; Mediterraneoan hodei apur bat agertuko da, eta zenbait tokitan behe-lainoak bere horretan jarrai dezake egunaren zati handi batean. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean brisa ibiliko da kostaldean. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango, nahiz eta beheranzko joera txikia izan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top