Hego haizea; arratsaldean eskualdean brisa pitz daiteke
EGURALDIA | Igandean tenperaturak gora egingo du berriro, maximoak 20 ºC-tik gorakoak izango dira ia leku guztietan eta 25 gradu ingurukoak ipar partean. Minimoak ere igo egingo dira, eta leunak izango dira kantauri isurialdean. Goizean goiz hodeiak eta ostarteak agertuko dira, arratsaldean eguzkitsu, goi-hodei batzuk gorabehera. Hego-haizea ibiliko da; arratsaldean kostaldean brisa pitz daiteke.