95 urte zituela hil da, eta haren hileta-elizkizuna datorren ostiralean, hilak 20, izango da, 19:00etan.
DURANGO | Ostegun honetan jakin da Maria Concepción de Astola Sertucha, duela 59 urte Gerediaga elkarteko lehen presidentea, 95 urte zituela hil zela. Hileta-elizkizuna ostiral honetan izango da, arratsaldeko zazpietan, Santa Maria Basilikan.
1965eko ekainaren zazpian bildu ziren Abadiñon M. Rosario de Astola, hildakoaren arreba, Carmen Miranda, M. Arrate Salazar, Luis M. Alcibar, Jesús Astigarraga, Julián Berriozabalgoitia, Vicente Capanaga, José Luis Lizundia, Salvador Solaegui eta Leopoldo Zugaza, Gerediaga Elkartea eratzeko eta elkartearen estatutuak onartzeko. Gobernu Batzordea bertaratutako guztiek osatuko zuten, bazkide kopurua ehunera iristen ez zen bitartean, eta María Concepción Astola Sertucha izendatu zen lehendakari, idazkari Vicente Capanaga Totoricagüena, diruzain María Arrate Salazar Sarasua eta gainerako kide bokalak.
Goian bego
Maria Concepcion Astola, Gerediaga Elkarteko lehenengo presidentea hil da 95 urterekin.
🫂Besarkada bat familiari.
📸Elkartearen 50.urteurrenean (2015) Astola auzoan antolatutako ekitaldian izan zen Charines ahizparekin batera. pic.twitter.com/thXdFkZSxf— Gerediaga Elkartea (@Gerediaga) September 18, 2024