DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Culturalak puntu bat ekarri du Santurtziren aurka jokatu ostean

Durangarrek erreakzionatu egin zuten partida berdintzeko, eta partida irabazteko aukerak ere izan zituzten.

Berdinketa Santurtziren aurka. ARTXIBOKO ARGAZKIA: Luis Iturrioz
Berdinketa Santurtziren aurka. ARTXIBOKO ARGAZKIA: Luis Iturrioz

FUTBOLA | Cultural Ligako lehen partida etxetik kanpo Santurtziri egindako bisitan eta puntu ona durangarrek lortutakoa. Parekotasunak 45 minutu markatu ondoren, aurkaria, bere zelaian beti arriskutsua izan den aurkaria, aurreratu egin zen bigarren zatiko lehen jokaldian eta penaltiz egin zuen aurrera, atzealde durangarraren akats larri baten ondoren. Igor Gordobilen gizonek erreakzionatzen jakin zuten, eta Markel Arosaren bitartez (76. minutua) lehia berdindu zuten.

Azken txanpan, txuri-urdinek hurbilketaren bat izan zuten hiru puntuak eskuratzeko, baina ez zuten lortu. «Taldearen partida oso serioa; akats larri batek asko kondenatu gintuen, eta hortik etorri ziren penaltia eta haien gola. Taldeak oso ondo erreakzionatu zuen zelai zail batean», adierazi du pozik Jon Garai “Tuto” talde durangarraren kirol zuzendariak.

Momentuz, garaipena etxean Beasainen aurka eta puntua Santurtziren aurka. Hurrengo jardunaldian Deriok, lau punturekin, Tabira bisitatuko du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top