DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

350 parte-hartzailek hartuko dute parte larunbat honetako Sorginen Lasterketan

Axpeko plazan hasi eta amaituko den probak 21 kilometroko ibilbidea izango du.

Proba ospetsua larunbat honetan jokatuko da.
Proba ospetsua larunbat honetan jokatuko da.

MENDI LASTERKETA | Dena prest larunbat honetan ospatuko den Sorginen Lasterketaren 17. Mendi lasterketa nagusiak 350 parte-hartzaile izango ditu, antolakuntzak ezarritako muga. Aurten ere, 21 kilometroko ibilbidea eta 1750 metroko desnibel positiboa eta Anbotoko gailurrean gehienezko kota izango ditu probak. Lau hornidura puntu eta helmugarakoa gehituta, lehen atletek proba 11:00ak aldera osatzea espero da. Sari-banaketa 13:00etan egingo da.

Ohi bezala, lasterketa twitch.tv bidez jarraitu ahal izango da sorginenlasterketan

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top