Axpeko plazan hasi eta amaituko den probak 21 kilometroko ibilbidea izango du.
MENDI LASTERKETA | Dena prest larunbat honetan ospatuko den Sorginen Lasterketaren 17. Mendi lasterketa nagusiak 350 parte-hartzaile izango ditu, antolakuntzak ezarritako muga. Aurten ere, 21 kilometroko ibilbidea eta 1750 metroko desnibel positiboa eta Anbotoko gailurrean gehienezko kota izango ditu probak. Lau hornidura puntu eta helmugarakoa gehituta, lehen atletek proba 11:00ak aldera osatzea espero da. Sari-banaketa 13:00etan egingo da.
Ohi bezala, lasterketa twitch.tv bidez jarraitu ahal izango da sorginenlasterketan