DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretakoak ongintzazko txapelketa berri bat antolatu du Bihotzez elkartearentzat

Larunbatean izango da, gazteen mailan, zortzi kluben (bederatzi talde) parte-hartzearekin.

Txapelketa Larrakozelaian jokatuko da. ARGAZKIA: IKT
Txapelketa Larrakozelaian jokatuko da. ARGAZKIA: IKT

FUTBOLA | Larrakozelaiak ongintzazko gazteen txapelketa bat hartuko du larunbat honetan, Bihotzez bihotz arazoak dituzten haur eta gazteen elkartearentzat eta haien familientzat dirua biltzeko helburuarekin. Iurretako Kirol Taldeak antolatuta, jardunaldia 09:00etan hasiko da, Ezkurdi, Basconia, Deustu (1. taldea), Iurretako A, Urduña, Gaztelueta (2. taldea), Iurretako A, Peña eta Ibailakua (3. taldea) taldeekin.

Hiru euroko sarrerarekin, finala 19:00etan jokatuko dela kalkulatu dute antolatzaileek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top