Lehen bero boladak aste erdira arte jarraituko du eskualdean
EGURALDIA | Gaur bero handia egingo du. Goizaldean tenperatura maximoak 35 ºC -tik gorakoak izango dira lurralde osoan. Giro eguzkitsua nagusituko da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin, eta kalima apur batekin. Egunean zehar pilatutako beroaren ondorioz, arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada batzuk bota ditzake eta tarteka trumoitsuak izan daitezke. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta gogaikarria izango da barnealdean. Kostaldean arratsaldean ipar-haizea ibiliko da eta iluntzean ipar-mendebaldera egin dezake.