DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Traña-Matienak eta Muntsaratzek komun publikoak estreinatu dituzte

Partaidetzazko aurrekontuetan komun bakarra instalatzea zehaztu bazen ere, Udalak beste komun bat jarri du.

Abadiñon martxan jarritako bainugeletako baten irudia
Abadiñon martxan jarritako komuneko baten irudia

ABADIÑO | Abian dira Muntsaratzen eta Traña-Matienan jarritako komun publikoak. Muntsaratzen futbito zelaiaren eta zabu gunearen artean jarri dute, eta Traña-Matienan, berriz, Traña plazan. WC zerbitzuak 08:00etatik 22:00etara egongo dira zabalik, eta autopieza duten instalazioak badira ere, Udaleko garbiketa zerbitzuak egunero garbituko ditu.

Komun publikoak jartzeak 110.006 euroko kostua izan du. Aurreko aurrekontu parte-hartzaileetan boto gehien jaso zituen proiektuetako bat da, eta, hasierako erabakia komun bakarra jartzea bazen ere, Udalak bainugela bat jartzea erabaki zuen Muntsaratzen, zerbitzua handitzeko asmoz.

Zelaietako pilotalekuko komunak astelehenetik ostiralera daude zabalik, 08:30etik 21:30era.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top