DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarko Udalak jaiak «arrakastatsutzat» jo ditu

Herritarren parte-hartzea eta elkarteen antolaketa azpimarratzen dute

Txupinazoa, jaietako unerik hunkigarrienetako bat
Txupinazoa, jaietako unerik hunkigarrienetako bat

ZALDIBAR | Pasa berri diren jaien balantze positiboa egin du Zaldibartar Udalak. Uztailaren 4tik 7ra bitartean ospatu diren jaietan, herritarrek 40 jardueraz gozatzeko aukera izan dute, gau eta egun. Udalak nabarmendu du ekitaldiak giro onean eta errespetuz egin direla, eta txalotu egin du herritarrek eta elkarteek ekitaldi horiek antolatzeko egin duten lana. «Beste behin ere argi geratu da auzolana ezinbesteko tresna dela jaien arrakasta bermatzeko. Zuen laguntzarik gabe hori ez zen posible izango. Eskerrik asko guztioi. Nolanahi ere, hobetu beharreko alderdi batzuk ere identifikatu ditugu. Gogoan hartuko ditugu eta lanean jarraituko dugu datorren urteko jaiak ere arrakastatsuak izan daitezen», azaldu du Eneritz Azpitarte alkateak.

Jaien hasiera izan zen ekitaldirik jendetsuenetako bat. Udaletxeko plaza goraino bete zen makala jarri, Jose Luis Mendilibar omendu eta txupinazoa botatzeko ekitaldian. Garikoitz Sarriugarte bertsolariak bertso hunkigarria eskaini zion Zaldibartar futbol entrenatzaileari. Zaldua Kirol Elkarteak eta Udalak ere merezitako omenaldia eskaini zioten. Gainera, dantzariek dantza erakustaldi hunkigarria eskaini zieten gaztetxeko kideei.

Datorren asteburuan jai gehiago izango dira herrian. Goierri auzoak Santa Marina jaiak ospatuko ditu uztailaren 18tik 21era.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top