Elorriarrak bi proba burutu zituen sailkapen nagusian hirugarren amaituz
MENDI LASTERKETA | Bar inguratzen duten mendiak, Montenegron, aukeratu zituen ISF Skyrunning-ek urteroko ekitaldi honen zortzigarren edizioa ospatzeko, non kirol honen promesa gazteak bildu ziren. Espainiako selekzioak deituta, Gontzal Murgoitio elorriarrak bere potentziala erakutsi zuen parte hartu zuen bi probetan. Ostiralekoan, 5 kilometroko lasterketan, non mila metro positibo igo behar izan zituen, bigarren jarri zen, baina azkenean gainditu egin zen eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Larunbateko jardunaldian, 22 kilometroko lasterketa, gune oso tekniko batek markatuta, probaren goialdean. «Bosgarren gailurrera iritsi eta eremu teknikoan lehenengo jarri nintzen, baina azken kilometroak justu iritsi eta pasatu egin zitzaizkidan. Bi lasterketak batuta hirugarren amaitu nuen sailkapen nagusian», azaldu zuen kirolari handinahiak.
Asteburu honetan Gontzal Murgoitiok beste proba bat jokatuko du Pirinioetan (Aran harana).