DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Elorriok San Valentin de Berrio-Otxoa eguna ospatuko du ostegun honetan

Kartelaren barruan ere hainbat jarduera egingo dira asteburuan: frontoiko finalak eta azoka ekologikoa

Egitaraua goizeko hamarretan hasiko da txistulariekin
Egitaraua goizeko hamarretan hasiko da txistulariekin

ELORRIO | Uztailaren 4ean bezala, elorriarrek San Valentín de Berrio-Otxoa omenduko dute. Eguna txistulari kalejira batekin hasiko da, 10:00etatik aurrera, alde zaharrean. 12:00etan, meza nagusia izango da, Basilikako abesbatzak lagunduta. Ondoren, 13:00etan bazkaria egingo da, urtero bezala, kalean. Eguna amaitzeko, 20:00etan, Berrio-Otxoa abesbatzak kantaldia eskainiko du Santa Anako kaperan.

Asteburuari begira, larunbatean eta igandean, egun osoan zehar, esku pilota, pala eta frontenis txapelketen finalak jokatuko dira plazako frontoian, Hori-Hori pilota klubaren eskutik. Igande goizean ere beste ekitaldi bat izango da, Elorrixa Ekologia Taldeak antolatutako azoka ekologikoa. Nizeto Urkizu aparkalekuan zero kilometroko produktuak dituzten postuak jarriko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top