Pertsona batek bere jarduera profesionaleko hondakinak zituela adierazi du

BALMASEDA | Ostiral honetan 16:00ak aldera, pertsona batek Balmasedako erdiguneko edukiontzi batean motxila bat sartu duela ohartarazi du herritar batek.
Abisua jasota, bertaratutako poliziek motxila aurkitu eta Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea (LIU) aktibatu dute. Badaezpada, ingurua hesitu egin dute.
Handik gutxira, pertsona bat bertan zeuden polizia-baliabideetara hurbildu da, eta motxila edukiontzian utzi duela aitortu du. Azaldu duenez, bere jarduera profesionaleko hondakinak zeuden barruan.
Hala ere, ezarritako protokoloari jarraituz, LIUk motxila neutralizatu du 18:30ak aldera. Esku-hartzean ez dute barruan lehertzeko moduko elementurik aurkitu.


