DOT Durangaldea

Giro aldakorra eta euria astebururako Bizkaian

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta zenbait unetan euria egingo du

Eguraldi aldakorra astebururako Bizkaian ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Ostiralean hodeiak nagusituko dira eskualde osoan. Euria ere protagonistak izango da: goizaldean zaparrada samar biziak bota ditzake iparraldean, baina gainerako orduetan euria ahulagoa eta tartekakoa izango da, batez ere barnealdean eraginez. Haizeak norabide aldakorra izango du, ekialde-ipar-ekialdekoa kostaldean eta hego osagaiagoa barnealdean. Tenperatura maximoak 20 °C-tik behera geratuko dira eta minimoak zertxobait baxuagoak izango dira.

Larunbata hodei eta ostarteekin hasiko da, eta termometroek 11 graduko inguruko balioak markatuko dituzte. Alabaina, egoerak aldaketa egingo du arratsaldean; orduan prezipitazioak espero dira eta tenperatura maximoa 18 gradutik hurbil ibiliko da. Larunbat gauean hodeien arteko ostarteak berreskuratuko dira, nahiz eta eguraldiak aldakorra izaten jarraituko duen.

Igandea larunbataren antzeko giroarekin abiatuko da: hodei arteko tarteak eta goizean zehar zenbait zaparrada botatzeko aukera. Arratsaldean euria egiteko probabilitatea berriro handituko da, gauean hodeiak eta ostarteak txandakatzen joan aurretik. Tenperateurei dagokienez, igandean 11 graduko gutxienekoa eta 18 graduko altuena espero dira, larunbatekoen antzuak oso.

Laburbilduz, asteburua ezegonkorra izango da, bereziki arratsaldeko orduetan. Horregatik, aire zabaleko planak egitekotan, aterkiak eskura izatea komeni izango da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top