DOT Durangaldea

Mallabiak idi-proben txapelketaren XXXVI. edizioa hartuko du

Probak azaroaren 7an eta 9an jokatuko dira, 21:00etatik aurrera, udal probalekuan

Txapelketan sei parte-hartzaile izango dira, bi jardunalditan banatuta

MALLABIA |  Udalak Idi-proben XXXVI. Txapelketa antolatuko du azaroaren 7an eta 9an. Idi-probak, idiek harria arrastatzean oinarritutako herri-kirol tradizionala, izango dira bi jardunaldietako protagonistak. Saio biak Mallabiko udal probalekuan egingo dira, 21:00etan hasita.

Txapelketan sei parte-hartzaile izango dira, bi jardunalditan banatuta. Azaroaren 7an, zapatuan, Isidro Erretegia, Olatzar eta Motxo lehiatuko dira; azaroaren 9an, astelehenean, berriz, Kamiñoko, Julen Sarasua eta Belamendiren txanda izango da.

  1. edizio honekin, Mallabiak euskal landa-eremuko ohiturei eta herri-kirolei lotutako txapelketa bati jarraipena emongo dio. Proba honek tokiko tradizinoak bizirik mantentzen eta belaunaldi berriei hurreratzen laguntzen dute.

Mallabiko Udalak herritarrak gonbidatzen ditu bi jardunaldietara hurreratu eta herri-kirolaren inguruko hitzordu honekin gozatzera.

Txapelketaren egitaraua

Azaroak 7, zapatua — 21:00

  • Isidro Erretegia
  • Olatzar
  • Motxo

Azaroak 9, astelehena — 21:00

  • Kamiñoko
  • Julen Sarasua
  • Belamendi

Lekua: Mallabiko udal probalekua.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top