Herritarrek eta pilotazaleek harrera beroa egin zioten emakumezko pilotaren erreferente handi honi

ZESTA-PUNTA | Durangok omenaldia egin zion joan den larunbatean Helena Barrenetxea herriko pilotariari, Argentinan jokatutako munduko txapelketan emakumezkoen banakako zesta-puntan txapeldunorde geratu ondoren.
Aitorpen-ekitaldia 18:00etarako zegoen aurreikusita, baina atzeratu egin behar izan zuten, Madrildik zetorren hegaldiaren arazo baten ondorioz. Ordutegia aldatu arren, herritar eta pilotazale ugari bildu ziren Ezkurdi Jai Alai frontoian, emakumezko pilotaren tokiko erreferente honi babesa eta aitortza adierazteko.


