DOT Durangaldea

Lucas Sarasketa durangarra Lezamara itzuli da Bilbao Athletic indartzeko

19 urteko ezker hegaleko atzelariak SD Eibar utzi du, lehen talde armagilearekin denboraldiaurrea osatu ostean

Sarasketa Lezamara itzuliko da

KIROLAK | Bilbao Athleticek Lucas Sarasketa ezker hegaleko atzelariaren fitxaketa itxi du, SD Eibarrekiko akordioari esker. 19 urteko atzelari durangarrak salto egingo du egitura zuri-gorrira, Jokin Aranbarriren aginduetara lehen talde armagilearekin denboraldiaurrea osatu berri ondoren; Izan ere, LaLiga Hypermotioneko lehen bi jardunaldietan deialdian sartu zen.

Mugimendu honekin Sarasketa Lezamara itzuliko da. Izan ere, bertan jokatu zuen kimu mailako bi urteetan, Durangoko Jesuitak taldetik iritsi ostean. 2018-19 denboraldian Athletic Clubeko harrobia utzi ondoren, atzelariak SD Eibarren beheko mailatan jarraitu zuen bere bilakaera, eta joan den ikasturtean talde urdin-gorriaren bigarren taldean finkatu zen, 20 partidutan parte hartuz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top