Tenperatura goxoak (30 ºC ingurukoak) espero dira

EGURALDIA | Asteburuan eguraldi ona inzago dogu, giro eguzkitsuarekin eta tenperatura goxoak (30 ºC ingurukoak) espero dira. Iganderako agian tanta batzuk izan ditzakegu.
Ostiralean eguraldi eguzkitsua izango da nagusi, nahiz eta zerua ez den guztiz garbi egongo, batez ere arratsaldean. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango, beheranzko joera arin batekin; minimoak, berriz, askoz freskoagoak izango dira. Haizea mendebaldetik ibiliko da goizean, hego-mendebaldea nagusituz eta zakartze batzuekin; eguerditik aurrera iparraldera egingo du, kostaldetik hasita.
Larunbatean, eguzki gehiago
Giro eguzktsu eta udatiarra larunbatean. Lehen orduetan lanbro-amaitu batzuk eta kostaldean hodei baxuak agertuko dira, baina goizean zehar desegingo dira. Hego-haizea ibiliko da, arratsaldean izan ezik; orduan iparraldetik punpatuko du eta barnealdean indartuko da. Tenperatura maximoak 2 edo 3 ºC altuagoak izango dira, 30 ºC ingurukoak; minimoek fresko jarraituko dute.


