DOT Durangaldea

Udako eguraldia eta beroa aste honetarako

Astelehenean hodeiak gutxituz joango dira arratsalderako

Aste eguzkitsua aste honetarako

EGURALDIA | Astea eguna behe-hodei ugarirekin hasiko dugu, batez ere iparraldean; hegoaldean, aldiz, giroa garbiago egongo da. Orduek aurrera egin ahala, hodeiak desegiten joango dira eta arratsalde eguzkitsua geratuko da. Haizeak iparraldera egingo du eguerditik aurrera, eta tenperaturak antzera mantenduko dira, barnealdean beherakada txiki batekin. Nafarroan izan ezik, ez da prezipitaziorik espero.

Asteartean, uda beteko eguraldia nagusituko da. Zerua hodei gutxirekin egongo da barnealdean, nahiz eta iparraldeko kostaldean behe-hodeiak ager daitezkeen goiz eta gauez. Brisa ibiliko da arratsaldean iparraldetik, eta tenperatura maximoek gora egingo dute nabarmen barnealdeko udalerrietan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top