Gertakariak auto-ilarak eragin zituen bi noranzkoetan, 20:45era arte
AMOREBIETA-ETXANO | Bi pertsona zauritu dira N-634 errepidean, 88. kilometroan, 19:30 aldera gertatu den istripuan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, biktimak Usansoloko ospitalera eraman dituzte.
Hasiera batean, bi noranzkoak itxi dituzte. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 20:45ak aldera libratuko da bidea, eta zirkulazioa normaltasunera itzuliko da.