DOT Durangaldea

Durangoren ikur berria bihurtu nahi duen Victor Arrizabalagaren eskultura

Durangoko armarrian eta herriak urarekin duen loturan oinarrituta, obra TADUko aparkalekuaren eta trenbide zaharraren ibilbide berriaren ondoan kokatuko da

Urte amaierarako egongo da jarrita.

DURANGO | Udalak “DURANGO – URETATIK HARATAGO” eskultura aurkeztu du, udalerrira iristen direnei ongietorria emateko eta Durangoren nortasuna indartzeko sortutako lana. Ekimen hau 2023-2027 Gobernu Planaren baitan kokatzen da, herritarren parte izatearen harrotasuna indartzeko eta udalerriaren irudi ezagun eta adierazgarria sendotzeko.

Eskultura Víctor Arrizabalaga artista durangarrak diseinatu du, eskulturaren eta espazio publikoetako esku-hartzeen arloan ibilbide luzea egin duena. Udalak Durangora iristen direnei ongietorria emateko pieza bat sortzeko agindu zion, eta, hainbat proposamen eta kokapen aztertu ondoren, TADU aparkalekuaren ondoan dagoen berdegunean jarriko da, Olleria kalean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top