Amorebieta-Etxanoko barrakak inguruko udalerrietakoak baino %17 eta %44 artean merkeagoak dira

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak familiei eta herritar guztiei zuzendutako jai-eredua sustatzen jarraitzen du, jaiez gozatzea pertsona guztien eskura egon dadin. Horren erakusgarri dira aurtengo barraken prezioak; izan ere, inguruko udalerrietako merkeenak dira.
Amorebieta-Etxanon, barraketako atrakzio bakoitzeko bidaiak 2,50 euroko prezioa du, inguruko herrietan baino %17 eta %44 artean merkeago. Horrela, Udalak haurrek eta familiek barrakez gozatzeko aukera erraztu nahi du, prezioa oztopo izan ez dadin.
Neurri honek Udalak jai inklusibo, irisgarri eta guztiontzakoak sustatzen jarraitzeko duen konpromisoari erantzuten dio. Helburua da familia-aisialdiari leku nabarmena ematea eta arrazoi ekonomikoengatik inork jaietako jarduerez gozatzeari uko egin behar ez izatea.
Udalak herritarrak jaietan parte hartzera eta antolatutako jarduera guztiez gozatzera animatu ditu, pertsona guztientzako jai-eredu hurbil, parte-hartzaile eta irisgarriaren aldeko konpromisoa berretsiz.


