Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin

EGURALDIA | Astelehenean tenperatura igoko da berriro. Tenperatura maximoak laupabost gradu altuagoak izango dira; Kantauri isurialdeko zenbait tokitan asko igoko dira. Bero handia egingo du eta altuenak 35 eta 40 ºC artekoak izango dira hainbat lekutan. Tenperatura minimoek ere gora egingo dute eta gauean giroa epela izango da; iparraldeko zenbait lekutan 20 ºC inguruko minimoak espero dira, batez ere kostaldean. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da, arratsaldetik aurrera barnealdean bero-hodei batzuekin. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin.


