Formalizatutako 486 matrikuletatik, 224 lehen txandari dagozkio, 188 bigarrenari eta 74 Udaleku Artistikoari, irailaren lehen astean garatzen dena

DURANGO | Amaitu da Udaro 2026 udako jardueretan izena emateko epea. Aurten ere, programak harrera bikaina izan du herritarren artean, eta guztira 3 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeen 486 matrikula formalizatu dira.
Parte-hartzaileen banaketari dagokionez, 224 matrikula lehen txandan bideratu dira, 188 bigarrenean, eta gainerako 74ak iraileko eskaintzari dagozkio. Datu horiek argi erakusten dute, beste urte batez, udaldiko aisialdi hezigarria bermatzeko egindako apustuak herriko familien babesa jaso duela.
Programei xeheago erreparatuta, 6 eta 10 urte bitarteko adingabeei zuzendutako Hiri Kanpamendua izan da arrakastatsuena, guztira 134 matrikularekin; horietatik 66 lehen txandan egin dira eta 68 bigarrenean. Ondoren dator 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako Txiki Txoko egitasmoa, 116 izen-ematerkin; horietatik 60 lehen txandari dagozkio eta 56 bigarrenari.
Era berean, 11 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendutako Abentura programak 72 matrikula erregistratu ditu, 30 lehen txandan eta 42 bigarrenean. Udaleku Artistikoak, berriz, txanda bakarrean garatzen den egitasmoa da eta 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta, 74 matrikula izan ditu.
Eskaintza osatzeko, txanda bakarrean eta 7 eta 14 urte bitartekoentzat antolatutako Kirol Udalekuek 47 matrikula izan dituzte, eta adin-tarte bereko Ingelesez Olgetan programak 36 parte-hartzaile bildu ditu, 14 lehen txandan eta 22 bigarrenean banatuta. Halaber, aurten, hainbat familia eta gazteren eskaerari erantzunez, 15 eta 16 urteko nerabeei zuzendutako Gazte Aktiba ekimena jarri da abian, eta 7 gaztek eman dute izena lehen edizio honetan.
Gainera, inklusioaren aldeko apustu berezia egin da aurten. Familiarekin eta Aldundiarekin elkarlanean, eta Hazstenekin batera egindako lanari esker, 8 adingabek lehen hamabostaldian eta 7k bigarrenean udalekuez gozatzeko aukera izango dute, horretarako hezitzaile espezializatuak jarrita.
Horrela, 486 haur eta nerabek parte hartuko dute uda honetan UDARO 2026 programetan, adin-tarte bakoitzera egokitutako jarduerekin.


