DOT Durangaldea

Lua Buron zornotzarraren kartelak iragarriko ditu Amorebieta-Etxanoko jaiak

Egileak herriko adinekoen oroitzapen eta bizipenak islatu nahi izan ditu kartelaren bidez

Lua Buron Ainhoa Salterain, zornotzako alkatearekin

AMOREBIETA-ETXANO | Herriko jaiak iristear honetan, Amorebieta-Etxanoko Karmen 2026 jaietako kartel ofiziala aurkeztu du Udalak, eta aurtengo edizioak berezitasun nabarmena dakar: herriko Nafarroa zentroko adinekoek izan dute protagonismoa sormen prozesuan.

Aurten, Lua Buron zornotzarrak egin du kartel ofiziala. Udalak ikusgarritasuna eman nahi izan dio tokiko talentuari enkargu honen bidez.

Gure jaiak oroitzapenen eta bizipenen bidez islatzen dituen kartela, herriko adinekoen parte-hartzearekin egindakoa 

“Kartelaren enkargua gogoz jaso nuen, baita prozesua herriko adinekoekin lantzearen proposamena; horregatik, Nafarroa zentrora joan eta solasaldi bat egin nuen bertako erabiltzaileekin. Esperientzia aberasgarria izan zen eurek esaguztea eta haiekin lan egitea, euren ekarpenek jaiak ulertzeko eta irudikatzeko modu desberdina ematen zutelako”, azaldu du kartelaren egileak.

“Solasaldi horietan euren oroitzapenak eta bizipenak izan ziren ardatz. Jaiak nola bizi dituzten azaldu zuten, zein une gogoratzen dituzten bereziki, eta jaiak zein elementu, kolore eta emoziorekin lotzen dituzten partekatu zuten. Ideia horiek guztiak zuzenean islatu dira kartelaren sorkuntzan”, adierazi du.

“Ez da adinekoen parte-hartzea soilik anekdota bat izan. “Helburua hasieratik argia zen: haien ahotsa eta memoria kolektiboa kartelaren parte izatea. Horregatik, diseinuan ageri diren elementu, espazio eta erreferentzia asko haiek egindako ekarpenetatik datoz”, gaineratu du.

Kartela, beraz, herriko adinekoekin elkarlanean eta haien oroitzapen eta bizipenetatik abiatuta egina da, Karmen 2026 jaiak iragartzeaz gain, belaunaldien arteko memoria eta emozio partekatua islatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top