DOT Durangaldea

Bero ostiralerako eta tarteka zerua hodeitsu egongo da

Egunaren bigarren partean trumoi-ekaitzak izango dira ziurrenik

Bero egingo du Durangaldea ARGAZKIA OTXANDIO: Victor Uriarte

EGURALDIA | Ostiralean ere egingo du beroa, baina tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira; kostaldean izango da jaitsiera handiagoa eta hango altuenak 25 ºC ingurukoak izan daitezke, barnealdekoak 30 eta 35 ºC artekoak izango dira. Zerua tarteka hodeitsu egongo da, iparraldean behe-hodeiekin eta arratsaldetik aurrera bero-hodeiekin. Egunaren bigarren partean trumoi-ekaitzak izango dira ziurrenik. Barnealdean hego-ekialdeko haizea izango da nagusi; goizetik aurrera kostaldean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top