Lau zinema saio eskainiko dira, goizez, eta herriko bigarren hezkuntzako lau ikastetxetako 190 gazte inguruk hartuko dute parte

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Arloak eta Zinegoak Elkarteak, ZineGogoak hezkuntza-ekimenaren hirugarren edizioa antolatu dute. Ekimen horren helburua da gazteei sexu-aniztasunaren eta genero-identitatearen inguruko beste ikuspuntu eta ikuspegiak eskaintzea, eta zinemaren bidez, ikus-entzunezko hizkuntzaren eta narratibaren hizkuntzaren oinarrizko elementuetara hurbiltzea.
ZineGogoak bigarren hezkuntzako ikastetxeei bereziki zuzendutako hezkuntza-proiektua da eta ekainaren 15 eta 16an garatuko da, Zornotza Aretoan. Guztira lau zinema saio eskainiko dira, goizez, eta horietan DBHko 1. Mailako 190 gazte inguruk hartuko dute parte, Karmelitak ikastetxea, El Carmelo ikastetxea, Andra Mari Ikastola eta Lauaxeta Ikastola ikastetxeetakoak.
ZineGogoak gure gizartean aniztasuna balio positibo eta beharrezko gisa ikusarazteko eta naturalizatzeko tresna gisa aurkezten da. Nerabeekin eta nerabeentzat lan egiteko tresna: LGTBIQ+ aniztasuna gure gizartean balio positibo eta beharrezko gisa ikusaraztea eta naturalizatzea, eta, aldi berean, ikus-entzunezko hizkuntzaren eta narratibaren oinarrizko elementuetara hurbiltzea.
Horrela, Amorebieta-Etxanoko ZineGogoak ekimenak sexu-aniztasuna eta genero-identitatea hainbat ikuspegitatik lantzeko aukera eskaintzen du LGTBIQ+ gaiaren inguruko ikus-entzunezko ekoizpenen bidez, gazteen interesetatik hurbil dagoen eduki eguneratuarekin, ikus-entzunezko hizkuntzaren eta narratibaren oinarrizko elementuetara hurbilduz.
Film laburrak
Nazioarte mailako bost film labur eskainiko dira, jatorrizko bertsioan, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin. Film laburren proiekzioa osatzeko, dinamizazioa ere egingo da, aditu baten eskutik, bertaratutako gazteekin hausnarketarako eta eztabaidarako gune bat sortuz.
Zinegoak Elkarteak aukeratutako film laburrek gazteen eguneroko errealitatearekin eta interesekin lotura estua duten gaiak jorratzen dituzte. Gertuko eta gaurkotasuneko ikuspegitik, LGTBIQ+ kolektiboaren aniztasun errealitateak islatzen dituzte.


