Tenperatura maximoak gradu bat edo bi igo daitezke zenbait lekuetan

EGURALDIA | Asteazkenean hodeiguneak nagusituko dira, batez ere Kantauri isurialdean. Zerua hodeitsu egongo da behe-hodeiekin, bereziki goizean eta arratsaldeko lehen orduetan, eta ipar partean euri pixka bat egin dezake. Arratsaldean hodeitza saretuz joango da eta ostarte zabalak irekiko dira. Araba hegoaldean eta Nafarroa erdi eta hegoaldean giroa eguzkitsua izango da. Tenperatura maximoak gradu bat edo bi igo daitezke zenbait lekuetan. Haizea iparraldetik edo goizean ipar-mendebaldetik ibiliko da.


