2.300 bisitari baino gehiago jaso ditu Ezkurdin

DURANGO – Joan den larunbatean, Durangok eskola arteko XVII. Marrazketa, pintura eta eskulanen lehiaketako sari-banaketa ekitaldia ospatu zuen Ezkurdi Plazan. Ezkurdi Aretoan jarritako erakusketak harrera bikaina izan du; izan ere, hiru asteetan 2.300 bisitari inguru jaso ditu, hots, aurreko edizioan baino %35 gehiago.
Aurtengo edizioak parte-hartze oso altua izan du: guztira 720 lan erakutsi dira. Lan hauen atzean herriko sei ikastetxetako (Landako, Zabalarra, Kurutziaga, Nevers, San Antonio-Santa Rita eta San José Jesuitas) 1.259 ikasle egon dira, eta horietatik 37 haur saritu dituzte kategoria desberdinetan.
Mireia Elkoroiribe alkateak eman zion hasiera ekitaldiari eta José Luis Martínez de Antoñanaren figura (lehiaketako sustatzailea eta Durangaldeko Artisten Elkarteko presidentea izandakoa) gogoratu eta goratu zuen. Sariak banatu aurretik, El Reciclador 10 artistak zuzeneko emanaldia eskaini zuen plaza musikaz betetzeko


