DOT Durangaldea

Astelehenean hodeiak ugarituko dira berriro eta euria egingo du

Tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira Durangaldean

Litekeena da gaur noizbehinka euri txikia egitea. IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Astelehenean hodeiak ugarituko dira berriro. Zerua lainotuta egongo da Kantauri isurialdean eta litekeena da noizbehinka euri txikia egitea. Arabako leku gehienetan ere zerua hodeitsu agertuko da, baina Nafarroa hegoaldean giro eguzkitsua gailenduko da. Tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira ipar partean, eta 20 ºC-ren bueltan geratuko dira. Barnealderago apur bat altuagoak izan daitezke, eta hegoaldeko eskualdeetan 25 ºC-ak gaindituko dira berriro. Iparraldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean biziago.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top