Tenperatura maximoak igo egingo dira Durangaldean

EGURALDIA | Atertzera eta argitzera egingo du. Goizean zerua lainotuta egongo da, bereziki ipar partean eta bertan, oraindik euria egingo du, bereziki kostaldean eta ekialdean. Arratsaldean hodeitza ez da horren trinkoa izango eta guztiz jasoko ez duen arren, ostarteak agertuko dira. Haizea mendebaldetik sartuko da hasieran eta arratsaldean iparraldera edo ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta gorakada handiena barnealdean neurtuko da.


