DOT Durangaldea

Zabalik igeriketa eta sorosle monitore plaza betetzeko deialdia Durangon

Interesdunek ostiralera arte, ekainak 5, aurkeztu ahal izango dute euren eskaera

Ezinbesteko baldintza gisa, euskarako B2 maila eskatzen da

DURANGO | Durangoko Udalak Igeriketa eta Sorosle Monitore plaza betetzeko deialdia ireki du, uretako jardueretan eta sorospenean prestakuntza duten profesionalentzat.

Lanpostua beteko duenak hainbat funtzio eta erantzukizun izango ditu bere gain, tartean uretako ikastaroak eta jarduerak diseinatu eta ematea, erabiltzaileei eta familiei arreta eta aholku ematea, eta heziketa bereziko haurrekin jarduera psikomotorrak egitea. Gainera, lagunduko du ikastaroak, instalazioak eta materiala kudeatzen, kontrolatzen eta ebaluatzen, eta oinarrizko administrazio lanak egingo ditu, hala nola zerrendak, ikastaroen kudeaketa eta estatistikak. Bestetik, igerilekua zainduko du eta erabilera egokia bermatuko du, eta beharrezkoa denean, uretako erreskateak eta lehen sorospenak ere egingo ditu.

Ezinbesteko baldintza gisa, euskarako B2 maila eskatzen da, eta titulazioari dagokionez, eskakizunetako bat beteko duen pertsonak Gizarte eta Kirol Irakaskuntzako eta Animazioko Goi Mailako Teknikaria, TAFAD edo baliokidea izan behar du, edo Salbamendu eta Sorospeneko Goi Mailako Kirol Teknikaria, edo igeriketa eta sorospen prestakuntza duen erdi edo goi mailako Lanbide Heziketa, edo, bestela, ziurtagiri profesional baliokide bat.

Eskabideak Lanbideren bidez aurkeztu beharko dira, 162026005558 kodea duen eskaintzan. Izena emateko epea stiralean, ekainak 5, amaituko da eta informazio guztia, izena emateko inprimakiarekin batera, honako esteka honetan dago eskuragarri HEMEN

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top