Tenperaturak 30 ºC-tik gora ibiliko dira

EGURALDIA | Igandean bero egingo du berriro. Hego-ekialdeko haizeak berriro igoko ditu tenperaturak Kantauri isurialdean, eta lurraldearen zatirik handienean 30 ºC-tik gora ibiliko dira. Arratsaldean brisa sartuko da kostaldean. Zeruan goi-hodei gutxi batzuk besterik ez dira agertuko eta, beraz, uda beteko eguna izango dugu. Arratsaldean Pirinioen inguruan trumoi-ekaitzak jotzea ez da baztertzen.


