DOT Durangaldea

Atxilotu dute 28 urteko gazte bat Abadiñoko aldageletako lapurretagatik

Ertzaintzak Durangoko lonja batean berreskuratu ditu lapurtutako mugikorrak eta diru‑zorroak

Lapurreta ostiral gauean gertatu zen

ABADIÑO | Lapurreta ostiral gauean gertatu zen, Durangaldeko bi futbol taldek Abadiñoko kirol instalazioetan jokatzen zuten partidan. Partida amaitu eta aldageletan sartu ondoren, dozena bat jokalarik ohartu ziren telefono mugikorrak, diru‑zorroak eta beste gauza pertsonal batzuk lapurtu zizkietela.

Bertaratutako agenteek kalteak ikusi zituzten aldageletako atean, bortxatuta baitzegoen.

Udaltzaingoarekin egindako ikerketek Durangoko lonja batera eraman zituzten agenteak, eta bertan zeudenak identifikatu eta lokala miatu ondoren, motxila bat aurkitu zuten, barruan salatutako mugikorrak, beroki‑jaka bat eta bi zorro zituztela. Objektu guztiak atzeman eta jabe legitimoei itzuli zizkieten.

Ikerketen ondorioz, agenteek lapurretaren ustezko egilea atxilotu zuten: 28 urteko gazte bat, ondarearen aurkako delituengatik polizia‑aurrekari ugari dituena.

Atxilotua ertzain‑etxean dago, eta, beharrezko izapideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top