Etxean jokatuko dute finalerdiekin larunbatean Leioaren aurka; finala igandean 12.00etan.

SASKIBALOIA | Gorka Callek eta Jose Garitaonandiak zuzentzen duten Zalduko emakumezko seniorren taldeak asteburu honetan Zaldibarren jokatuko den Lauko Finala jokatuko du. “Gure neskak denboraldi bikaina egiten ari dira, eta bigarren postuan sailkatu dira, merezitako postua lortuz eta maila berezira igoz”, azaldu dute zaldibartarrek.
Ordutegiari dagokionez, lehen partida larunbatean izango da, 17:00etan, zaldibartarrek Leioa SBT taldearen aurka. Bigarren partida 19:00etan izango da, Josebarren norgehiagokarekin. C.B. Aguilas eta Salesianos. Finala igandean jokatuko da 12.00etan.


