Tenperatura maximoak zertxobait baxuagoak izango dira

EGURALDIA | Gaur zaparradak eta ekaitzak izateko probabilitatea asteburuan baino handiagoa izango da. Behe-hodei ugari izango ditugu ipar partean eta ez da baztertzen zirimiri apur bat egitea han-hemenka, bereziki Gipuzkoan. Arratsaldean berriz, hodei trinkoagoak garatuko dira, eta zaparrada trumoitsuak izan daitezke, batez ere barnealdean. Haize aldakor eta ahula ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik finkatu eta Araban bizitu egingo da. Tenperatura maximoak zertxobait baxuagoak izango dira barnealdean.


