DOT Durangaldea

Ekaitz arriskua eta zaparradak astelehenerako Durangaldean

Tenperatura maximoak zertxobait baxuagoak izango dira

Arratsaldean zaparrada trumoitsuak izan daitezke. ARGAZKIA BERRIZ: Victor Uriarte

EGURALDIA | Gaur zaparradak eta ekaitzak izateko probabilitatea asteburuan baino handiagoa izango da. Behe-hodei ugari izango ditugu ipar partean eta ez da baztertzen zirimiri apur bat egitea han-hemenka, bereziki Gipuzkoan. Arratsaldean berriz, hodei trinkoagoak garatuko dira, eta zaparrada trumoitsuak izan daitezke, batez ere barnealdean. Haize aldakor eta ahula ibiliko da, eta arratsaldean iparraldetik finkatu eta Araban bizitu egingo da. Tenperatura maximoak zertxobait baxuagoak izango dira barnealdean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top