Hitzaldia 17:00etan izango da Elkartegian eta aforoa mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da 944657091 zenbakira deituta

DURANGO | Durangoko Udalak herritarrei Espainiako Gobernuak martxan jarritako etorkinen erregularizazio-prozesua ulertzen laguntzeko eta horren inguruan sor daitezkeen zalantzak argitzeko informazio-hitzaldi batzuk antolatu ditu. Prozesu ezohiko honek egoera irregularrean dauden eta Espainian nazioarteko babesa eskatzen duten atzerritarrei zuzenduta dago, betiere 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen iritsi direnak.
Apirilaren 23an egindako lehen hitzaldiaren ondoren, Durangoko Udalak bigarren saio bat programatu du datorren ostegunerako, apirilaren 30ean, 17:00etan, Elkartegian. Hitzaldia Aholkusareak, Atzerritartasun Arloko Arreta Juridikoko Euskal Sareak, emango du.
Aforoa mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da 944657091 tzenbakira deituta.
Durangoko Udalak erregularizazio-prozesu hau aukera gisa ikusten du, herritarrei lasaitasuna, ordena eta erantzukizunaren mezua helaraziz. Gogorarazi da prozesua ekainaren 30era bitarte irekita egongo dela, beraz, oraindik denbora dagoela behar diren eskaerak egiteko.
Udala modu koordinatuan ari da lanean prozesuan parte hartzen duten erakunde eta entitate laguntzaileekin, kudeaketa egokia bermatuz. Horrez gain, herritarrei Udalaren kanal ofizialen bidez informazioa eskuratzeko eskatzen zaie, egiazkoa eta eguneratua den informazioa lortzeko.


