Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira eskualdean

EGURALDIA | Ostiralean hodeiak ez dira hain ugariak izango eta egunaren amaieran ostarte zabalak agertuko dira. Egunaren lehenengo partean behe-hodeiak nagusi izango dira oraindik eta iparraldean euri txikia egingo du ziurrenik. Haizea norabide aldakorrekoa izango da, baina goizean eta arratsaldean iparraldekoa izango da nagusi berriro. Tenperatura maximoak nahikoa igoko dira, minimoak jaits daitezke eta hegoaldeko zenbait tokitan baliteke izotza egitea.


