DOT Durangaldea

Santixau jaietako kontzertuak: El drogas, Zea Mays eta Travellin’ Brohters

Lehenengo biak uztailaren 17an eta 18an, San Pelaion, 23:00etan. Hirugarrena plazan, uztailaren 27an, 23:30ean

Conciertos para las próximas fiestas de Ermua

ERMUA | Ostegunean, Jai Batzordearen bileran, Santigo 2026ko herriko jaietako kontzertuen berri eman zen.

‘Zea Mays’,’Travellin´ Brothers’ eta ‘El Drogas’ talde euskaldunak izango dira uztailaren 17ko, 18ko eta 27ko gauetako protagonistak.

Uztailaren 17an, ostirala, izango da hiru emanaldi horietako lehena. Enrique Villareal nafarrak gidatzen duen “El Drogas” rock taldeak Txarrena taldeko kideekin batera arituko da. ‘Barricada’ taldeko kantari eta baxu ohiak ez du inor epel uzten bere emanaldietan. San Pelaio plazan abestuko du 23:00etatik aurrera. Taldea 2026ko Birarekin datorkigu.

Uztailaren 18an, larunbata, “Zea Mays” talde bilbotarraren txanda izango da. Laukoteak hamabost disko ditu eta ia hogeita hamar urte daramatzate elkarrekin. 1997an Bilbon sortu zenetik, laukotea Aiora Renteriak (ahotsa), Asier Basabek (bateria), Rubén Gonzálezek (baxua) eta Piti Iñaki Imazek (gitarra) osatzen dute. Ermuan zuzenean gozatzeko aukera izango dugu 23:00etatik aurrera San Pelaion.

Azkenik, eta 2026ko herriko jaiei amaiera emateko, ‘Travellin´ Brothers’ talde leioatarraz gozatu ahal izango dugu. Leioako seikotea Big Band formatuan etorriko da, blues, swing, jazz, funk and rhythm & blues errepertorioko onenak eskaintzeko. Formazioak ere hamar bat disko ditu eta kalitate musikal handia. Orbe Kardinalaren plazan arituko dira uztailaren 27an, 23:30etatik aurrera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top